6/30/2019

Asiara goaz!


Ilusio handiz eta aurrera egiteko nahia duen proiektu bat da honako hau,
Iñakiren ebakuntzak suposatu zigun sustoa gainditu eta ahazteko pentsatua.

Bide osoan zehar, inoiz ez genuen pentsatu amets txar hau bizi beharko genukeenik:
Maritxuren gaixotasuna.
Baina zoritxarrez ez zen amets txar bat izan, 
errealitate oso tristean bilakatu eta Maritxuk utzi egin gintuen.
Berarekin batera, abentura honi aurre egiteko indarra eta ilusioa galdu genituen. 

Baina egunak pasa ahala, egitasmoarekin aurrera jarraitzeko asmoa sendotzen joan zaigu. 

Maritxu, gure bideari ekiteko indar eragile nagusia izango da datozen sei hilabete 
hauetan, bera omentzeko baliatuko bait dugu bidai hau: MARITXU ZUREGATIK!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Despues de escribir el comentario, en el recuadro de abajo elegir: Nombre/ URL y escribir solo el nombre!!! a continuación "PUBLICAR COMENTARIO".